Egunotan Informazio- eta dokumentazio-iturriei arreta berezia eskaini diogu, bereziki erreferentzia lanei (motak, ezaugarriak, adibideak,…). Hala ere, klasean ez dut astirik izan bigarren mailako informazio iturriekin amaitzeko eta bloga erabiliko dut horretarako.
Bigarren mailako iturrien artean badira liburuen errepertorioak, aldizkarien errepertorioak, aldizkarietako artikuluen errepertorioak (honarte klasean aipatutakoak), baita bestelako dokumentuen errepertorioak ere. Esate baterako doktorego-tesien erreferentziak biltzen dituztenak. Teseok adibidez, Espainiako unibertsitateetan aurkeztutako tesien gaineko oinarrizko informazioa eskaintzen du. Euskaraz prestatutako doktorego tesiak Inguma datu-basean katalogatuta daude, eta kasu batzuetan erreferentziaz gainera testu osorako sarbidea eskaintzen da. Dena den badirudi Tesiker egitasmoak euskarazko doktorego-tesi guztien testu osorako sarbidea eskainiko duela. Ordura arte itxaron beharko dugu, nahiz eta zoritxarrez argi-ilun ugari badiren. Baina hori beste kontu bat da…
Aste honetarako
Bi motatako erreferentzia lanak daude, lehenengo mailako informazioa eskaintzen dutenak eta bigarren mailakoa dutenak…
- Maite, zertan datza bien arteko desberdintasuna?
- Zeintzuk dira lehenengo mailako informazioa eskaintzen duten dokumentuak? Zerrendatu eta bakoitza lerro bitan deskribatu.
- Bibliografia ofizialak zer diren, nork egiten dituen eta zein tresna erabiltzen den komentatu. Euskal Herrian bibliografia ofizialik bada? Zer dira Jon Bilbaoren Eusko Bibliographia eta XX. mendeko euskal liburuen katalogoa?
- Amaitzeko, Maite, hainbat iturri aipatu ditut klasean, horietako asko MUko bibliotekaren web gunetik esku-eskura ditugu, zehazki zeintzuk?

Entries (RSS)