Aste Santuen aurreko klasean bilatzaileak, eta bereziki Google bilatzaileak, nola funtzionatzen duen ikusi eta ikasi genuen.
Bilatzaileei buruz zera aipatu nuen, Internet automatikoki esploratu eta web orrien kodea datu-base batean bildu eta erabiltzaileen eskura jartzen duen sistema bat dela. Beraz, erabiltzaileak ez du uneko Interneten bilaketa egiten, indexatuta dituen orrietan baizik, nolabait esateko, bere datu-basean. Bilatzaileek horregatik egin ditzakete bilaketak hain azkar.
Iñigo, oraingoan zuri dagokizu bloga erantzutea:
- Bilaketa baten emaitzaren aurrean gaudenean, Google-ek URLaren azpiko lerroan maiz “katxean” jarri ohi du, zer esan nahi du? Zertarako erabiltzen da?
- Oro har esan daiteke Google-ek bi motatako bilaketak egiteko aukera eskaintzen duela: bilaketa sinpleak eta aurreratuak. Bilaketa sinpleak egiteko hainbat eragile edo formula ikusi genituen klasean. Horietatik 8 aukeratu, zuretzat erabilgarrienak direnak. Zure zortziko zerrenda osatzen dutenak zeintzuk diren esan, azaldu zergatik aukeratu dituzun, eta azkenik adibideak eman (klasean aipatutako adibiderik ezin da eman).
- Bilaketa aurreratuei dagokionez, zure ustez, zertarako izan daitezke erabilgarri? Nola egiten dira? Zeintzuk irizpide konbina daitezke? Adibide bat jarri.
- Google-ek bilaketetan filtroak jartzeko aukerarik eskaintzen du? (erantzuna baiezkoa bada) Zeintzuk eta zertarako dira filtroak?
Antza denez, Josu Azpillagak dioenez, Google-n ohiko erabiltzaileek bataz beste 4 hitzetako testuak bilatzen dituzte (adibidez, “mapa eibar plaza untzaga”), pentsatu nahi dut eskoletan bilaketa bat egoki planteatzen ikasi dugula.
Laburpenak datorren asterako
Datorren ostegunerako (Apirilaren 10) Cornella eta Aguillar-en artikuluen laburpenak ekarri behar dituzue. Laburpena denok egin behar duzue, apirilaren 3ko klasera etorri zinetenak (Iñigo izan ezik), baita etorri ez zinetenak ere. Artikulu bakoitzaren edukia gehienez 20 lerrotan laburbildu behar da.
Dena den norbaitek ezingo balu datorren asteko klasera etorri, nire helbide elektronikora igor dezala aipatutako artikuluen laburpena (PDF formatoan bidaltzen badidazue, orduan eta hobeto).
Norbaitek artikuluen fotokopiak ez balitu, lasai! Garanberrin jarri bainituen Aste Santua baino lehen.

Entries (RSS)