Ekaina heldu da, ebaluazio garaia, eta otsailean, lauhilabetekoaren hasieran esandakoa gogoratzeko une heldu da. Irakasgaia honen nota jartzeko hainbat aldagai izango dira kontutan: asistentzia, parte hartzea (blogean eta klasean), azterketa eta lauhilabetean zehar prestatutako lana. Beraz maratoi honetan erregularra izatea gomendagarria da. Animo eta zorte ona!
Lauhilabete honetako klaseko lanak
Lanari dagokionez, informazioarekin lan egiten duen erakunderen bat aukeratu behar zen, bai komunikabideren bat, bai erakunde publikoren bat, bai liburutegiren bat,… eta erakunde horrek informazioa zelan jaso, gorde, sailkatu, berreskuratu eta berrerabiltzen duen azaldu behar zen. Guztira 7 talde-lan prestatu dira, baita klasean aurkeztu ere.
Lan interesgarriak direnez, lanen laburpenak blogean jartzea interesgarria iruditzen zait. Beraz, ikusita pertsona batzuk oraindik ez dutela ezer idatzi blog honetan, laburpenak honakoek prestatu eta bidaliko dituzte: Efe agentziari buruzkoa Aritzek prestatuko du, Diario Vascoren hemerotekarena Mikelek, Eibarko liburutegiarena (zuen esku, blogean denok idatzi duzue eta beraz, norbaitek errepikatu beharko du), Eskoriatzako liburutegiarena Irunek, Goiena Telebistarena Paulak, Radio Vitoriarena Janirek, eta azkenik HUHEZIko liburutegi unibertsitarioarena (zuen esku, pertsona bat aukeratu).
Entries (RSS)
Ekaina 4th, 2008 at 9:25 pm
Bada, laburpenak egitea tokatu zaizuenoi: ANIMO!
Ekaina 5th, 2008 at 8:16 pm
RADIO VITORIA: “ES LO QUE HAY”
EiTB taldeak hainbat zerbitzuz osaturik dago: ETB- 1, ETB- 2, Canal Vasco, ETB Sat, Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria, Gaztea eta Radio ETB. Laburpen honetan, Radio Vitoriari buruz ariko naiz eta zehazki, Es lo que hay programari buruz.
Es lo que hay-k arratsaldeak beste era batera igarotzeko aukera ematen du, elkarrizketen, humorearen, informazioaren eta entretenimenduaren bidez. Arratsaldeko bostetatik zortzitara irauten duen programa honek Roberto Floresek eta Estibaliz Mendiak zuzentzen dute. Gaurkotasuna, zinema, musika, prentsa arrosa, tertuliak, elkarrizketak, ezohizko gertakizunak eta entzuleentzako lehiaketak dira arratsaldero aurkezten dituzten gaiak. Hauek jorratzeko bai adituak bai hiritarrak eramaten dituzte programan parte hartzeko.
Baina, nola da bi kazetari hauen egun normal bat? Hasteko, eta egunerokotasun programa bat dela ahaztu gabe, prentsako edizio digitalak (10 minuturo eguneratzen dituztenak) behatzen dituzte, konpetentziako irratiak eta telebistak ematen dituzten albisteak aztertzen dituzte eta, beste komunikabideek bezala, agentzietako teletipoak jasotzen dituzte momentuko notiziak ikusteko.
Ondoren, gidoi bat osatzen dute, pasaden eguneko eskema oinarri bezala harturik. Gidoi hori euskarri digitalean dago eta beraz, ordenagailuko base zentralean (intranetean) gordetzen dute, hurrengo programan erabili ahal izateko.
Gidoia teknikariari eman aurretik, musika aukeratu behar dute. Radio Vitorian, orokorrean, bi fonoteka erabiltzen dituzte: batetik, EiTBko fonoteka digitala erabil dezakete (teknikariei agertzen den kodea emanez) eta bestetik, Radio Vitoria berak duen fonotekaz baliatu daitezke.
Internetati dagokionez, Radio Vitoria irrati digital bat da eta, horregatik, Internetetik entzun daiteke. Eta baita programaren zati garrantzitsuenak ere, 29 eguneko epearekin. Hala ere, esanguratsuak diren zatiak epe mugagabean gordetzen dituzte fonotekan eta informatiboak oso-osorik aurki daitezke bertan.
P.D. Esan beharra daukat nik bai idatzi dudala Jazbanean, Index Librorum Prohibitorum postean.
Ekaina 6th, 2008 at 9:30 am
Janire, eskerrik asko laburpenagatik. Arrazoia duzu, blogean behin iruzkin bat egin zenuen.
Ekaina 8th, 2008 at 9:37 pm
Benetan interesgarria izan zen Radio Vitoriara-ra egin genuen bisita. Eskertzekoa izan zen jaso genuen tratua, izan ere, ikasleak izanda ohikoa da informazioa bilatzerako orduan, batzutan, gendeak gutaz pasatzea.
Baina kasu honetan, guztiz kontrakoa gertatu zitzaigun. Roberto Floresek, Es lo que hay programaren aurkezleak, oso jatorra izan zen gurekin eta guk bilatzen genuen informazioaz aparte beste hainbat gauza erakutzi zigun guk ezer eskatu barik.
Gainera, praktikak irratian egitera gonbidatu zigun. Izan ere, HUHEZI-ko 3. mailako beste bi lagun bertan daude lan egiten praktika moduan.
Ea hurrengo urtean irratia pixka bat gehiago ukitzen dugun!
Ekaina 11th, 2008 at 5:29 pm
INFORMAZIOAREKIN JOLASTEN. EFE informazio agentzia
Informazio eta komunikazioaren aroan bizi garela esaten da. Beraz, hedabideen garrantzia zalantzan jarri ezina da. Hedabideen munduan, informazio agentziek mugitzen dute informazioa gehien eta informazio guzti hori dena datu baseetan gorde ohi da. Hedabideen inguruko informazio agentziek, euskarri desberdinetan erabiltzen dute informazioa: testuan, argazkian, bideoan…
Informazio agentzien garrantzia ikusirik, Espainiako EFE agentzia aztertzea erabaki dugu. Informazio askorekin jolasten duen enpresa da EFE eta interesgarria izango da hainbeste informazio nola lortu, tratatu, zabaldu eta gordetzen duten jakitea. Horrelako enpresa batek ondo prestatutako langile taldea eskatuko du, duten funtzionamendua ere berezia izango da, erabiltzen duten azpiegitura, teknologia berrien beharrak…
Espainiar albisteetan lehen agentzia da EFE, eta mundu mailan laugarrena. Informazioa multimedian eskaintzen duen enpresa honek, mundu mailako kazetari sarea du, hiru mila aditu inguruk osatua.
EFEren fitxategi grafikoak 13 milioi dokumentu gordetzen ditu beirazko plaketan, negatiboetan eta diapositibetan. XIX. mende bukaeratik 2,5 milioi argazki bildu ditu gaur arte; EFEren Foto-teka espainiar hizkuntza munduan dagoen fitxategi grafikorik handiena da. Egunero mila argazkik baino gehiagok osatzen duten materiala.
EFEren testu fitxategian (Efe Data) gordetzen da hizkuntza espainiarreko datu baserik handiena. Memoria inteligente honek 11 milioi fitxa baino gehiago ditu.
Gaurko eta biharko informazioa hori dena eskaintzeko zehazki diseinatutako produktuak honako hauek dira: Munduko Agenda Digitala, EFE kanala, EFEren bildumak eta Komunikatua.
Efe agentziaren albiste zerbitzua arloka banatzen da. Arlo bakoitzerako aditu eta kazetari multzo bat du:
- Internazionala: Mundu guztira zabalduta dagoen kazetari sarea da, 181 hiritan dituzte kazetariak. Aktualitateari buruzko mundu guztiko produktu informatiboak egiten dituzte.
- Espainia: Erkidego autonomoetako hirietan dagoen sare informatibo bat da. Etengabeko fluxu informatiboa da, informazioa orokorra jorratzen du baita lekukoa ere. Eguneko media: 500 albiste.
- Kirolak: Mundura zabalduta dagoen kazetari sarea da, eta kirolaren inguruko berriak sortzen dituzte. Gainera gertaera berezietarako estaldura bereziak egiten ditu.
- Ekonomia: Munduko edozein ekonomietan gertatzen diren mugimenduen gaineko informazioa emetan du.
Informazioa gordetzeko eta zabaltzeko komunikazio azpiegitura sare konplexu bat erabiltzen dute. Sare hori lurreko zirkuituek eta VSAT sareak osatzen dute.
Informazio eta komunikazioaren aroan informazioak “urrea baino zerbait gehiago” balio du zenbait kasutan. Informazioaren boterea izatean, historiaren jabe zara, “egiaren” jakitun.
EFE estatu Espainiarreko informazio agentzia garrantzitsuena da. Urteetako ibilbidea du eta horrek esperientzia emateaz gain, euskarri desberdinetako informazio artxibo handi eta esanguratsu bat edukitzea ekarri dio. Ibilbide luzea izan arren, gizartearen bilakaerara egokitzen jakin izan du, tresna tradizionaletan atzera gelditu gabe, teknologia berrietara murgildu da. Egun, dagoen lehiakortasuna kontuan hartuta behar beharrezkoa da, sektorearen bilakaerari aurre hartzea, benetan eraginkorra izan nahi bada
Merkatu internazionalean lehiatu behar duten enpresek azkeneko teknologiarekin kontatu behar du. Batetik enpresaren funtzionamendua iraunkorra eta eraginkorra izateko. Eta bestetik, informazioa bada enpresaren lehengaia, horren trataera prozesu guztian digitalizazioak paper garrantzitsua jokatzen du.
Lehen eskuko informazioa izan, tratatu, gorde eta zabaltzeko aukera izateak, egungo gizartean balio handiko produktuaren agintari bihurtzen du EFE.
Ekaina 11th, 2008 at 5:37 pm
Hona hemen nire blogalari debuta, nahiz eta komentario laburren bat edo beste egin ditudan.
EL DIARIO VASCO
Imanolek eta nik, El Diario Vasco erakundea aukeratu genuen gure lana egiteko. Egunkari honen dokumentazioa eta hemeroteka aztertu genuen, informazioa nola kudeatzen duten ikusteko. Horretarako, Arrasateko El Diario Vascoko erredakziora joan ginen eta bertako kazetari batekin hitz egin genuen. Bere laguntza eta Donostiako erredakzioko dokumentazioko arduradunaren laguntzarekin, informazioa nola kudeatzen duten erakutsi ziguten.
El Diario Vascok bilatzailea propioa du, dokumentazio, hemeroteka, wedgunearen erredakzioa eta diariovasco.com atalekin. Dokumentazio eta Hemeroteka atalak landu genituen. Dokumentazioa eta hemeroteka zerbitzuek, artxiboko argazkiak, artikuluak, grafikoak eta PDFak eskaintzen dituzte. Jarraian zerbitzu hauek nola erabiltzen diren labur azalduko ditut.
Argazkien bilaketarekin hasiko gara. Aurkitu nahi dugun argazkiaren hitz klabea idatzi eta bilatzaileak bere bilaketa hasiko du. Argazkien artxiboan, ez dira publikatuak izan diren argazkiak agertzen bakarrik. Hau da, erabilgarria izan daitezkeen argazkiak artxibatzen dituzte. Hauek artxibatzeko argazkiari buruzko informazioa orri bat bete behar dute, bilaketa egiteko orduan klabe bat izan dezaten. Dokumentalistak arduratzen dira argazki bakoitzari etiketa bat jartzen dagokion deskripzioarekin.
Artikuluen artxiboari dagokionez, langileek modu honetan bilatzen dute behar dituzten artikuluak. Bilatzailean hitz klabea idatzi eta artikulu zerrenda bat irtengo da publikatutako dataren arabera ordenaturik egongo dena. Horietako batean klikatzean, artikulua eta bere datuak agertuko zaizkigu, sekzioa, data, orrialdea, edizioa, publikazioa, etab. bezalako datuekin.
Dokumentazioaren bilatzailean grafiko asko daude artxibatuta. Grafiko hauek edizio idatzian agertu diren grafiko laguntzaileak dira.
Hemerotekan egunero argitaratzen diren orri guztiak daude. Kasu honetan, El Diario Vascoko datu basean bakarrik bilatu dezakete. Hemerotekan orri idatzia PDF formatuan gordeta dago. Esan zigutenez, oso erabilgarria egiten zaie, gai bati orrian eman dioten espazio aztertzeko eta hau erreferentzia gisa erabiltzeko. 1998. urtetik aurrerako orriak aurki daitezke datu base erraldoi honetan. Hemeroteka erabiltzea oso erraza da. Interneten egiten ditugun bilaketekin antzekotasun handia dauka.
Bukatzeko esatea, zerbitzu hauek, Diario Vascoko langileei zuzenduta daudela soilik. Dokumentazioa eta hemeroteka zerbitzuek, artxiboko argazkiak, artikuluak, grafikoak eta PDFak eskaintzen dituzte, hasieran aipatu dudan bezala.
Informazioa oso ondo kudeatzen dute, oso ondo artxibatuta dago eta oso erraza da zerbait bilatzea, beti ere beraien datu basean edo Vocentoko datu basean badago noski.
Ekaina 12th, 2008 at 3:33 pm
Aupa denoi!
Gure taldeak, Garazi, Malen , Maite, Maialen eta Xabik osatzen dugunak, Eibarko Juan San Martín liburutegia aztertu du. Hemen laburpen labur bat egingo dizuegu, gure lanaren ounturik garrantzitsuenak aipatuz.
Historia:
- 1907. urtean zabaldu zen Eibarko lehen udal liburutegia.
- Iaz mendeaurrena.
- Udal liburutegiaz gain, beste liburutegi batzuk (kirol klubekoa, kulturalekoa, Txirio kalekoa, eskoletakoak, Alfa enpresarena…)
- Juan San Martín Eibartar itzultzaile, editore eta poeta ospetsuaren omenez jarri zioten
izena
Liburutegia
- Hornitzaileak:
oArgitaletxeak, batik bat Elkar argitaletxearekin. Liburu espezializatu batzuk, udaletxe, musika eskola eta beste zenbait tokitatik eskuratzen dituzte
- Hemeroteka:
o Hilabetez gtordetzen dituzte aldizkari zein egunkariak.
- Beste zerbitzuak:
o Cd eta Dvd-ak.
o Ineternet zerbitzua.
Nola antolatu?
- SHU (sailkapen hamartar unibertsala)
- Euskal Herriko eta mundu osoko liburutegietan sistema erabiliena.
ELSN
- Euskal liburutegien sistema nazionala da.
- Euskal liburutegi gehienen katalogoa bateratu.
- Etxetik mugitu gabe kontsulta daitezke euskal liburutegi gehienen katalogoak