Hementxe duzue Gorkak eta Anek Parlamentuan egin zituzten argazkiekin bisitaren kronikatxoa (bazen garaia blog honetan irudiak ere txertatzeko!). Eskerrik asko bioi!

Goizeko 10.00ak: bisita hasteko ordua, baina sei bat pertsona baino ez geunden…

10.30ak: taldetxoa bildu gara (eskerrak!), baina “norbait” Gasteizen galdu zaigu, eta erreskatera bi mutil gazte eta prestu doaz (batekin nahikoa zen, ezta Ibai?).

10.35ak: Parlamentuan sartu gara (sartzeko Nortasun Agiria eskaneatu didate). Protokolo arduradunak ongi-etorria ematen digu.

10.40ak: Legebiltzarreko bilkura aretora sartzen gara. Hitzaldia entzun ondoren, jesarleku, telefono, mikro, atril eta bidean topatzen dugun guztia ukitzeko aukera dagoenez, ez dugu aukera galtzen.

Salón de sesiones

Imanol

Salón de sesiones

Ane

IMG_2610

Etabar.

11.00ak: Hamaiketan hamaiketakoa.

Gosaria

11.15ak: Legebiltzarreko proiektu dokumentalen gaineko azalpena (ikus Xabierrek horren gainean dioena aurreko post-ean). Ondoren alboko eraikinera joan ginen parlamentuko liburutegia bisitatzera.

 

Vista general

Leyendo revistas

12.00etan bisita amaitu zen.

Agur Gasteiz…

Galdera bat: Eskoriatzara heldu zineten?

3 Responses to “Parlamentura bisita: argazki bidez azalduta (eta II)”

  1. Amaia says:

    Bai, heldu ginen Eskoriatzara. Gutariko batzuk autobusean itzuli ginen Landa aldetik eta unibertsitatera heldu bezain laster, kafetegira joan eta bazkaltzeko bokadiloak hartu genituen.

    Tripa bete ostean, aldiz, Mendeberriko proiektuarekin aurrera egiteko geldituta geunden, albistegiaren entsegua geneukan eta TZT-tik pasa ondoren, kamerak, tripodea eta mikrofonoak hartuta gelatxo batera joan ginen entseatzera.

    Hori izan zen batzuk Gasteizetik bueltan egin genuena.

    Bestalde, atzo portfolioa eta lana entregatu ostean lasai gelditu ginen guztiok, ezta orkestra? Garai hauetan lanez lepo gabiltza eta dagoeneko bi lan gutxiago ditugula pentsatzeak pixka bat lasaitzen gaituela esango nuke.

    Animo, azken txanpa dator eta!

  2. Garazi says:

    Bai, iritsi iritsi ginen nahiz eta kotxez ibiltzea Gasteizen ez den oso gauza erraza.
    Guk aldiz Boulevardean bazkaldu genuen eta ordu bietarako unibertsitatera bueltatu ginen bertan geldituta baikeunden Mendeberriko proiektuko albistegia grabatzeko.

    Amaiak dioenari erantzunez, bai, portfolioa eta aurkezpena egin eta gero lasaiago gelditu ginen lanak gero eta gutxiago gelditzen zaizkigulako. Hala ere, oraindik lan mordoa egitea gelditzen zagu hemendik eta kurtsoa bukate arte. Beraz lan egin beharko da San Juanak iritsi bitartean.

  3. Imanol says:

    Banakixen argazki hori agertuko zala. Tontuena itxen… betimoduen, jejej.

Leave a Reply