Iazko urritik euskaraz dauden webguneetan bilaketan egiteko berariazko bilatzailea daukagu: Elebila. Eleka enpresak garatu eta aurkeztu zuen.

Elebila, garatzaileen esanetan, ez da Google moduko bilatzaile bat, tresna bat baizik, ohiko bilatzaileek “sortzen duten informazioaren gainean lan egiten duen tresna bat. Tresna horrek bi gauza egiten ditu: euskarazko testuak diskriminatu eta euskararen berezko nortasun gramatikala kontuan hartu. Elebilaren atzean Live Search Microsoft-en motorra dago” (I. Irazabalbeitia).

Itsaso, zurea da txanda:

  • Google-en hizkuntzaren araberako bilaketak egin litezke? Google-en katalanez dauden web guneetara mugatu liteke bilaketa bat? Eta euskarazkoetara?
  • Elebilak nola funtzionatzen du? Deklinazioarekin zer gertatzen da? Aldaera dialektalak aintzat hartzen ditu? Azalpenei adibide propioak gehitu (klasean aipatu gabeak).
  • Zure ustez, Elebila zertarako izan daiteke baliagarria? Zuk zertarako erabiliko zenuke edo nori gomendatu zenioke (irakasleei, ikasleei, profesionaleei,…)? Zergatik?
  • Ahulunerik badu Elebilak? (baiezkoa bada) Zeintzuk?

5 Responses to “Elebila: euskarazko bilatzailea”

  1. Itsaso says:

    Elebilak diskriminatu egiten ditu euskaraz idatzita ez dauden web guneak. Beraz, Googelen ez bezala bakarrik euskarazko informazioa erakutsiko digu. Googelek grafia bera duten hizkuntzen araberako bilaketa egiten du beraz informazioa ezin dugu euskarazkora bakarrik mugatu. Beste hizkuntza batzuetara mugatzeko aukera ematen digu, baina, hiztun gutxiko hizkuntzetara ez, ez garelako bezero erakargarriak.

    Euskarazko bilatzaile honek esukaraz ez dagoena diskriminatzeaz gain, sorkuntza morfologikoari esker, hitz baten araberako bilaketa egiten duenean, hitz horren deklinazio-kasuak automatikoki sortzen ditu eta horren araberako bilaketa ere egiten du. aldaketa dialektala eta forma ez-estandarra ere kontuan hartzen ditu. Forma estandar baten bilaketa egiten dugunean forma ez-estandarrean ere egin nahi al dugun galdetzen digu.

    Elebilak euskarari onaurak ekartzen dizkio. Euskarazko informazioa eskaintzeaz gain itzulpenak egiten ibili beharra ere ekiditen du. Beraz, euskarazko informazioa bilatzen dabilen edonori esango nioke bilatzaile hau erabiltzeko.

  2. Gorka says:

    Zenbait bilaketa egin ditut bilatzailean eta egia esan lehenengo inpresioa ez da ona izan. Hasteko, ez da oso azkarra (normala beste alde batetik, Microsoften bilatzailea erabiltzen duela jakinda) eta bilaketen emaitzak ez dira oso erabilgarrienak. Adibide bat jartzearren, Bernardo Atxaga bilatzen badugu ez zaigu bere bloga agertuko lehenengo emaitza bezala (laugarrena baizik). Xabi Payaren kasuan berdina gertatzen da. Itxura aldetik ez dago txarto. Dena den, deklinazio kasuen asuntuak asko lagungarria izan daiteke kasu askotan.

    Itxasok dioen bezala, euukararantzat aurrera pausu bat da baina oraindik asko geratzen da egiteko.

  3. Vanessa says:

    Gorkak arrazoia du, Elebila bilatzailea, aurrera pausu bat da euskararentzat. Eta egia da, Itsasok aipatu duen bezala, “euskarazko informazioa bilatzen dabilen edonori esango nioke bilatzaile hau erabiltzeko”. Izan ere, euskarazko informazioa eskasa da, eta gehienetan erdaraz edo ingelesez bilatu behar da, gero itzultzeko dagokizun hizkuntzara.
    Bestalde, normala da hori gertatzea, eta Google-ek informazio gutxi izatea hiztun gutxiko hizkuntzetan. Jende gutxiago hitz egiten eta idazten dutenez, Google-ean agertzen diren web orri kopurua urria da.
    Esan daiteke beraz, hiztun kopurua eta web orri kopurua parekatuta daudela, elkarri lotuta. Hala ere, euskara bultzatzea garrantzitsua da hori saihesteko, horregatik Elebila bilatzailea ideia ona dela pentsatzen dut.

  4. Maialen Oleaga says:

    Bat nator Itsaso, Gorka eta Vanessarekin. Egokia da nire ustetan euskarazko bilatzaile bat gure esku izatea. Vanessak dioen bezala, normala da bilatzaile honek hutsune batzuk izatea, azken finean jende gutxik hitz egiten duen hizkuntza bati buruz ari gara. Dena dela, gure kasuan esaterako, euskeraz edozeri buruzko lanen bat egin behar dugunean oso baliagarria zaigu elebila. Ez da egokia informazio gutxi egongo delaren ideia izateagatik, besterik gabe alde batera uztea. Lehenik eta behin, ea bertan zerbait aurkitu dezakegun begiratzea ondo legote, segidan informazioa interesgarririk aurkitu ezean, gaztelaniazko edo ingelesezko informazioetara jotzea da zuzenena.

    Aurrerapauso handia da nire ustetan euskarazko bilatzaile bat izateraena, egia da hutsuneak badituela, baina poliki-poliki osotasuna hartzen joango delakoan nago eta hobekuntzak izango ditu. Aukera badugu euskerazko informazioa bilatzeko eta erabiltzea litzateke egokiena, baliagarria izango baitzaigu, nahiz eta agian beti ezin izango dituen gure zalantzak argitu.

  5. Maite Fraile says:

    Elebila bilatzailean sartu naiz ni ere, eta lehen inpresioa oso motela dela iruditu zait, Gorka bezalaxe. Hala ere, nahiago du bilatzeko aukeratu dudan euskarazko informazioagatik itxarotea, bestela, ingelesez edo gaztelaniaz daudenetara abiatuko naiz eta orduan, denbora itzulpengintzan galduko dugu.

    Gainera, euskaraz bakarra daukagun bilatzailea da eta erabiltzea oso komenigarria dela deritzot, gure ama hizkuntzan dagoelako idatzita, itzulpengintza lanak alde batera utziz.

    Denborarekin, bilatzaileak aurrerapenak izango dituela pentsatzen dut, horretarako euskadunok bilatzaile honetan nabigatzeko ohitura hartu behar dugu. Euskaraz ez dakigunak ez badugu erabiltzen zein ibili behar da bertan saltxeatzen ba? Gainera nork daki, arrakasta edukitzen badu, etorkizunean agian beste euskarazko bilatzaile bat sortuko litzateke.

Leave a Reply