Egunotan Informazio- eta dokumentazio-iturriei arreta berezia eskaini diogu, bereziki erreferentzia lanei (motak, ezaugarriak, adibideak,…). Hala ere, klasean ez dut astirik izan bigarren mailako informazio iturriekin amaitzeko eta bloga erabiliko dut horretarako.

Bigarren mailako iturrien artean badira liburuen errepertorioak, aldizkarien errepertorioak, aldizkarietako artikuluen errepertorioak (honarte klasean aipatutakoak), baita bestelako dokumentuen errepertorioak ere. Esate baterako doktorego-tesien erreferentziak biltzen dituztenak. Teseok adibidez, Espainiako unibertsitateetan aurkeztutako tesien gaineko oinarrizko informazioa eskaintzen du. Euskaraz prestatutako doktorego tesiak Inguma datu-basean katalogatuta daude, eta kasu batzuetan erreferentziaz gainera testu osorako sarbidea eskaintzen da. Dena den badirudi Tesiker egitasmoak euskarazko doktorego-tesi guztien testu osorako sarbidea eskainiko duela. Ordura arte itxaron beharko dugu, nahiz eta zoritxarrez argi-ilun ugari badiren. Baina hori beste kontu bat da…

Aste honetarako

Bi motatako erreferentzia lanak daude, lehenengo mailako informazioa eskaintzen dutenak eta bigarren mailakoa dutenak…

  • Maite, zertan datza bien arteko desberdintasuna?
  • Zeintzuk dira lehenengo mailako informazioa eskaintzen duten dokumentuak? Zerrendatu eta bakoitza lerro bitan deskribatu.
  • Bibliografia ofizialak zer diren, nork egiten dituen eta zein tresna erabiltzen den komentatu. Euskal Herrian bibliografia ofizialik bada? Zer dira Jon Bilbaoren Eusko Bibliographia eta XX. mendeko euskal liburuen katalogoa?
  • Amaitzeko, Maite, hainbat iturri aipatu ditut klasean, horietako asko MUko bibliotekaren web gunetik esku-eskura ditugu, zehazki zeintzuk?

2 Responses to “Informazio- eta dokumentazio- iturriak”

  1. maite says:

    Gaur eguneko gizartean, bi motatako erreferentzia lanei esker, pertsonok informazio kantitate bortitza jasotzen dugu. Jasotzen dugun informazio kantitate mordoskaren gainean, interesatzen zaigun informazioa soilik aukeratzen jakin beharra daukagu eta horregatik, informazioa ondo gestionatu eta kudeatu beharra dago, bestela gain informazioak ito egingo gaitu.

    Beraz, lan jakin bati buruzko informazio zehatz bat bilatzerako orduan, nire buruari gai horri buruzko informazioa non, nola bilatu, nola kudeatu eta azkenik zelan filtratuko dudan galdetzen diot. Gaur egun, gazteok gehien erabiltzen dugun informazio iturria internet (google, yahoo…) dela esan genezake baina honez gain, bi motatako erreferentzia lanak (1. mailakoak eta 2.mailakoak) erabil genitzake.

    Erreferentzia lanak, informazioa eskuratzeko tresna paregabeak dira, helburutzat informazio bilaketa zehatzei erantzutea dutelarik. Lan hauek ez daude lehengo orritik bukaerararte irakurtzeko eginak, kontsulta puntualak eta zehatzak egiteko baizik, horren adibide hiztegiak eta telefono gidak dira. Erreferentzi lanak bi multzo handitan sailkatzen dira:

    1. mailakoak:
    Maila honetako informazioa originala eta berria da, kazetariek gai jakin bati buruz lana egin behar dutenean, mota honetako informazioa eskaintzen duten erreferentzia lanetara jotzen dute. Multzo honetan aurki ditzakegun informazio iturriaren eremua zabala da, ondorengo hauek edukiko genituzke:

    -Hiztegiak (3000 hiztegia, elhuyar…): Hitz jakin baten definizioa ez dakizunean hiztegira jotzen duzu, ez da lehen esan bezala hasieratik amaierararte irakurri behar den liburua, kontsulta puntuala egiteko erabiltzen dena baizik.

    -Entziklopediak (harluxet, wikipedia…) : Gai zehatz bati buruz informazioa aurkitu nahi duzunean, bertara jo beharra dago, gaia sakonki lantzen baituen erreferentzia lana baita hau.

    -Errepertorio biografikoak (www. biography.com, http://wwwbuscobiografias.com..):Pertsona ezagun bati buruzko informazio jaso edo edozein pertsonaren datu biografikoak jakiteko erabiltzen direnak dira.

    -Gidak eta direktorioak (www.paginas-amarillas.es, atlasak…): Pertsona zein era guztietako erakunderen, izen, helbide eta karguak ezagutarazteko honako hauek erabiltzen ditugu.

    -Kronologia eta urtekariak (berriako urtekaria, el pais-ekoa…): Azken urteetan gertatu diren gertakari nabarmenen informazioa biltzen dituzte, ordena kronologikoki finkatuz.

    -Estatistikak (EUSTAT, http://www.cybereuskadi.com...) : errealitatetik jasotako datuak egoki hartuta, berauen azterketa koantitatiboaz errealitate berari buruzko ondorioak ateratzen dituen teknika edo erreferentzia lanei deritzaie.

    -Legeen errepertorioak (BOE, EAErkidegoko boletina…): Herrialde edo estatu baten gobernuan ezarririk dauden legeen azken xedapenak jakinarazten digute.

    2. mailakoak:
    Materiala, jada ezagutuak duten informazio iturriak dira. 1. mailakokin duten desberdintasun nagusia hori da, 1. mailakoek duten informazioa originala eta lehen eskukoa dela eta hauek aldiz ez. Hau da, lehengo mailako dokumentuei egiten die erreferentzia, lehen mailako iturrien analisi eta informazio ateratzearen ondorioak dira.

    Bigarren mailako iturrietan, liburuen errepertorioak (ofizialak, komertzialak, gaurkotuak, historikoak…), aldizkarien errepertorioak (sumarioak, laburpenak ,aurkibideak…), aldizkarietako artikuluen errepertorioak, doktorego tesienak, datu baseenak…..aurki ditzazkegu.

    Sailkapenetan nagusitu ohi diren errepertorio nagusiak ondorengo hauek dira: ( Bibliografia ofizialak, komertzialak eta katalogoak)

    - Bibliografia ofizialak: Lurralde bateko (estatu) produkzio bibliografiko osoa biltzen dute, esate baterako “Bibliografia nacional española” daukagu. Bibliografia hauek Planeta Agostini, Espasa, RBA… bezalako editorialek burutzen dituzte eta askotan hauek egiteko, liburu ezberdinen errepertorioak eta datu baseetan aurkitzen den informazio baliagarria erabiltzen dute. Bibliografia ofizialen bat bisitatu nahi ezkero, Frantzia edo Espainikoa aukeran dituzu ikusteko.

    Euskal Herrian ez daukagu horrelakorik baina Jon Bilbaok eginiko Euskal Bibliographia eta XX.mendeko euskal liburuen katalogoa, eta Joan Mari Torrealdaik eginiko lan itzelek hutsune hori bete dute. Euskal Bibliograhia, euskal idazle eta gaiei buruzko datu-base bibliografikoa da. Datu base honen muina, Jon Bilbao bibliografoak bere bizitza osoan egin zuen bibliografiaren bilketa lanaren emaitza da, lan hura Bizkaiako Foru liburutegiari laga zitzaion, landu eta atzerrian zabal zezan. Gaur egun, datu-base honetan hainbat iturritatik bildu eta euskal kultura ezagutu nahi edo behar duten ikertzaileek eta gaineko pertsona guztiek erabili ahal izateko landu diren 100.000 aipamen bibliografikotik gora daude. Hau dela eta, Kontsulta bibliografikoa euskaraz, frantsesez, ingelesez eta gaztelaniaz egin daiteke, eta egin ere hainbat irizpideren arabera (egilea, izenburua, gako hitza, lege gordailua, zenbaki normalizatua, argitalpen tokia, argitaratzailearen izena, inprimaketa tokia, inprimatzailearen izena). Horrez gainera, bilaketa bibliografikoa egiten eta hobetzen laguntzen duten azalpenak daude, datu-baseari ahalik etekinik handiena atera ahal izateko. Honez gain, Jon Bilbaoren webgunean, http://www.bizkaia.net/Kultura/Eusko_Bibliografia/EU&Tem_Codigo=2744index.asp?Idioma= hain zuzen, foru liburutegia edo liburuen katalogoa ere aurkitzen da. Edozein katalogotan ( hemeroteka, lege gordailua, kobie, altxorgunea…) bilatu nahi duzun liburua aurki dezakezu. Bilaketak, autorea, izenburua, gaia, hitz nagusia, zenbaki normalizatuak( ISBN, ISN, NIPO), lege gordailua…..-ren arabera egin daitezke.

    Hauek, aipaturiko 2 iturri multzo nagusienak, gizartean gaur egun gehien erabiltzen direnak dira. Guk MU-ko ikasleok gainera, http://www.mondragon.edu liburutegia webgunetik esku-eskura ditugu klasean aipatu ditugun hainbat iturri. Esate baterako, katalogoa, beste katalogo batzuk, datu baseak, sumario elektronikoak, aldizkari elektronikoak, liburu elektronikoak, hiztegi eta entziklopediak, Refworks….e.a.

    Guzti honekin, eskatu dizkidazun galdera denak erantzun dizkizutela uste dut eta klasekideei baliagarri egingo zaien informazioa dela uste dut. Besterik gabe, ondo izan denok!!!

  2. kml says:

    Otoi, Maite, gupida apur bat eduki… Bibliografia ofizialak argitaletxe komertzialek egiten dute?

Leave a Reply