Jazbana plazarik plaza musika jotzen zuen musika taldea zen. Erromerietan jotzen zuen, eta taldea normalean bateria, saxofoi eta akordeio (edo eskusoinu) banak osatzen zuten. Musika alaia beraz, ez bereziki sinfonikoa, ezta bereziki “fina” ere (ikus G. Araolazaren iritzia)
Jazbana, ingelesezko “Jazz Band” hitzetik dator, eta jatorrizko formaren euskarazko ahoskera litzateke (ikus Eibarren, Ondarroan, Bergaran,…)
Jazz banden gainean Euskal Herrian aurkitu dudan euskarazko lehen berria 1924. urtekoa da (agian lehenagokorik ere badago), Jose Olaizola (1883-1969) Donostian txistu eta txistulariei gainean emandako hitzaldi batean. Hitzaldia Euskal Esnalea elkarteak antolatu zuen, eta txistuari buruzkoa izan arren, bere hitzaldian Jazz banden gaineko bi aipu ditu. Bakarra ekarriko dut Jazz banden fenomenoak euskaldun zintzoen artean zuen aintzakotza zein zen ikusteko:
“Nori bururatzen zaio, ni bezalako zoro-haizeak ikututako bati ez-pada, bizi garen egun hauetan “jazz-band” haizeak bazter guziak kutsatu dituan garaietan, mendiko garo ta belar-ondo artean aintxiñ-aintxiñan apalki sortu ziran txistu ta txistulariak zuben aurrera erakartzea?”
Hasierako gaitzespena gainditu ostean XX. mendeko 40-50eko hamarkadetan jazbanak Euskal Herriko plazetan hedatu ziren.
Irakasgaia eta bloga
Jazbanen erara, informazio eta dokumentazioazioaz arituko gara HUHEZIko ikus-entzunezko lizentziaren 2. mailakook (ikasleak eta irakaslea) blog honetan. Ez dugu euskal baladarik joko, ezta euskal erromantze ederrik abestuko ere. Mendiko garoa mendian utzi, eta plazan dagoenaz arituko gara:
infoxikazioa liburutegi_digitalak RSS jarioa tag e_komunikazioa e_book e_print digitalizazioa datu_baseak bizitza_birtuala spam sindikazioa open_source open_access creative_commons permalink Google Flicrk del.icio.us wiki
Gai horiek, eta beste hainbat, luzera, sakontasun eta interes desberdinarekin landuko dira blogean, klasean esandako osatu eta lantzen jarraitzeko. Blogaren doinua eta tonua beraz, pixkanaka sortuz joango da, bakoitzaren jatorri, ibilbide eta ekarpenaren arabera.
Bizi dugun testuingurua ere, halakoxea da, jazbanen erakoa. Hau da, teknologikoki oso aldakorra, sozialki egonkorragoa (agian), informatiboki oso masiboa, profesionalki erronkaz betea, baina pertsonalki, oso interesgarria.
Aurrekaria: Lehengaia bloga
Blogak badu aurrekaririk. Aitor Zuberogoitia HUHEZIko irakasleak Lehengaia bloga sortu baitzuen 2006/2007. ikasturtean, “Euskarazko Komunikazioaren Historia” eta “Informazio-dokumentazioa” irakasgaietarako. Lehengai horretatik beraz, abiatzen da jazbana.
Entries (RSS)
Apirila 1st, 2008 at 10:41 pm
Kaixo lagunak!
Jazbana orkestrako kide berritsu bat naiz eta niri dagokit orkestrako kideen aurkezpena egitea. Orkestra honen parte hartzaileak HUHEZIko (Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea), Ikus-entzunezko komunikazioa lizentziaren 2. mailako ikasle taldea gara. 32 ikaslek osatzen dugu orkestra, 9 mutilek eta 23 neskek, hain zuzen ere. 20 eta 25 urte artean ditugu eta Euskal Herriko bazter guztietatik etortzen gara Eskoriatzara geure “entseguak“ egitera.
Orain urte t’erdi ezagutu ginen elkar, 2006ko urrian zehazki. Ongi gogoratzen dut egun hura. Gutun batez bildu gintuzten orkestrako kideak, orkestrako irakasle eta zuzendariarekin areto nagusian. Denok geunden urduri, baina baita irrika biziz ere geure taldekideak ezagutzeko. Pare bat ordu bakarrik egin genituen elkarrekin lehen egunean, baina egun hartatik aurrera elkarrekin pasatzen dugu egunero egun erdia.
Oso ezberdinak gara geure artean, muturrekoak diren gustu, jokabide eta izaerak ditugu: batzuk oso berritsuak gara, besteak oso isilak; beste talde bati rock, punk edo musika gogorra gustatzen zaio, baina beste batzuk oso atsegin dute koroa edo orkestra; batzuk oso lotsatiak dira, beste batzuk aldiz ez lotsagabeak, baina guztiari aurpegia ematen dakitenak bai; batzuk oso sortzaileak dira, beste batzuk ez hainbeste; etab. luze bat. Nahiz eta oso ezberdinak izan geure artean, oso ondo moldatzen gara denok, oso ongi funtzionatzen dugu talde-lanean eta ez dugu inongo arazorik geure artean. Horrela lortzen dugu gure orkestrak aurrera egitea.
Orkestrako kideen guztien aurkezpena egiteko, klaseko listaren arabera egingo dut banakako aurkezpentxo motz bat:
1. Eider: Bilbotarra da, alaia eta sinpatika da, gainera idaztea gustatzen zaio.
2. Estibalitz: Portugaleten bizi da, marraztea, idaztea eta batez ere moda kontuak gustatzen zaizkio.
3. Aitor: Donostiarra da eta ikaragarri gustatzen zaio marraztea eta parranda botatzea.
4. Aritz: Azpeitiarra da, klaseko zaharrena eta denon “aitatxo” dela esango nuke. Mutil serioa eta zentzuduna da.
5. Itsaso: Antzuolakoa da, oso berritsua, alaia, sinpatika eta batez ere parrandazalea da.
6. Leire: Algortarra da, oso txistezalea da, musika ere gogoko du eta bere loroari hizketan erakutsi nahian dabil.
7. Paula: Algortar neska fin eta isila da eta berari ere idaztea gustatzen zaio.
8. Amaia: Oñatiar berritsua da. Denetik gustatzen zaio, dantzatzea, etengabe hitz egitea… eta batez ere abestea. Talde batean abesteaz gain, GoiTBko telebista saio bat ere aurkezten du. Denetik du neska honek.
9. Mikel: Aretxabaletako mutil musikazalea, Imanol Ramos gure ikaskidearekin batera Scam musika taldeko partaide da. Oso futbolzalea, jatorra eta atsegina da.
10. Maddi: Antzuolako neska pertxenta, berritsu, alai, jator eta oso sinpatika da, baita parrandazalea ere.
11. Itziar: Gasteizkoa da, neska isila da, era berean jatorra eta lasaia ere bai.
12. Janire: Gasteiztarra da bera ere, haur bat zaintzen du goizetan eta oso atsegina da.
13. Maite: Aretxabaletarra da, etengabe hitz egiten du, orkestrako “gindilla” dela esango nuke, inoiz ez baita geldirik eta isilik egoten. Oso sinpatika da, alaia eta berritsua.
14. Ibon: Plentziako mutil jatorra da, alaia eta sinpatikoa, bere ezaugarrietako bat bereiztearren, bizkor-bizkor hitz egiten duela esango nuke.
15. Garazi: Arrasaterra den neska lasai, fin eta jatorra da. Musika talde baten partaide izan zelakoan ere banago.
16. Miriam: Oriotar berritsu eta alai honi izugarri gustatzen zaizkio musika eta zinema, Martin Scorseseren jarraitzale sutsua da. Neska jator, parrandazalea (hortik “farrax” izenordea), atsegin eta oso alaia da, beti dago irrifarrez.
17. Xabier: Arrasatear musika zalea da, alaia eta sinpatikoa, baita langilea ere eta musika talde baten partaide ere bada.
18. Irune: Elorriotarra da, neska isila, alaia, jatorra eta sinpatika da eta argazkilaritza du gogoko. Eguerditan Eskoriatzako ikastolako jangelako haurrak zaintzen ditu klasera etorri baino lehen.
19. Ihintza: Itziartarra da, baina Donostiarretik ere badu zertxobait. Etengabeko berriketa du, oso alaia da, jatorra, eta batez ere neska ona. Trikitixa, panderoa eta gitarra jotzen ditu, abestu ere egiten du bere ahizparekin batera. Denetarako balio du neska honek.
20. Idurre: Neure burua aurkeztea tokatzen zait ba. Zumaiarra naiz, neska lasaia, alaia, eta berritxua moduan aurkezten dut neure burua, eta neuk ere trikitixa eta panderoa jotzen ditut. Neska langilea izateaz gain, oso parrandazalea ere banaiz.
21. Vanesa: Arrasatearra da, oso isila da, baina baita jatorra ere eta lan egiten duen enpresako hilerokoan idazten du.
22. Leire: Iruñarra da, berritxua, sinpatika, musikazalea, parrandazalea da eta batez ere, oso alaia da.
23. Iñigo: Ormaiztegiko da mutil sinpatikoa da, klaseari gatza eta piperra jartzen dion kide jatorra da. Tronpeta jotzen du festarik festa ibiltzen den banda edo txaranga batean eta horregatik dabil beti parrandaz parranda.
24. Gorka: Gasteizko mutil jatorra da, klaseko ordezkaria da eta Gasteizko koro batean abesten du.
25. Maialen: Arrasatear neska fina da, oso jatorra, sinpatika eta atsegina. Musika du gogoko eta Garazi Garate gure taldekidearekin batera musika talde baten partaide da eta eguerditan berak ere Eskoriatzako ikastolako jangelako haurrak zaintzen dituelakoan nago.
26. Leire: Basauriar neska jatorra da, zinema eta musika ditu gogoko, oso atsegina da eta alaia.
27. Imanol: Aretxabaletako mutilak, futbola eta musika ditu gogoko. Errealean jokatzen du futbolean eta gure kide den Mikel Cubillorekin batera Scam musika taldeko partaide da, bateria jotzen duelakoan nago.
28. Maddalen: Zaldibiarra da, neska alai, sinpatika eta jatorra da, oso berritsua eta atsegina ere bai.
29. Malen: Eibartar neska jatorra, atsegina, alaia eta batez ere supersinpatika da. Eibarko euskal dantzen taldean ibiltzen da herriz herri dantzan eta horrez gain, haurrei ere erakusten dizkie euskal dantzak.
30. Ane: Eibartar neska alai, jator, sinpatika, on eta era berean, lotsatia da. Denetik gustatzen zaio, musika, moda, zinema… Gidoilari izan nahiko luke eta bere aktorerik gogokoena Johnny Deep da.
31. Izaskun: Gorliztarra da, sinpatika, atsegina eta jatorra da.
32. Ibai: Zarauzko surflaria da, snow board ere egiten du eta zinemazalea da, atsegina, alaia eta jatorra da, beti irrifarrez dagoen mutila.
Gu guztiok osatzen dugu bada orkestra hau. Denok aurkeztuak zaudetela, goazen lanera!
Apirila 2nd, 2008 at 11:40 am
Barkatu, aurreko erantzunean izena jartzea ahaztu zait eta badaezpada ere mezu honen bidez jakin arazi nahi dut neuk, Idurrek, idatzi dudala aurreko erantzuna.
Ongi izan!
Apirila 2nd, 2008 at 12:24 pm
Primeran Idurre! Oso ondo egin duzu klasearen aurkezpen orokorra eta banan banakoa. Harrituta nago ikaskide batzuren bizitza polifazetikoarekin, denetarik badago taldean. Kualitate positiboak nabarmendu dituzu, txarrik ez dute? (kar-kar)
Dena den GALDERA BAT (zuretzat eta klase osoarentzat): utziko ditugu pertsona bakoitzaren izen-deiturak agerian? Nik proposatzen dut lehen deitura kentzea. Iritziak eman, zuen esku erabakia.
Orain nire burua aurkeztea dagokit: bizkaitarra naiz, Txorierrikoa, eta Historia ikasi nuen Gasteizen. Inoiz ez naiz gogoratzen nire adinaz, baina 1999. urtean bukatu banuen eta, geroztik 9 urte igaro badira… bai, holako bat.
Bueltaren bat edo beste eman ostean, UEUn lanean hasi eta Inguma datu-basearen ardura hartu nuen. Bertan dokumentalista gisa formatzeko aukera izan nuen, eta urteekin dokumentazio zientifiko-teknikoan espezializatu naiz. Une honetan Komunitate Zientifiko Euskaldunaren gainean doktorego-tesia prestatzen dihardut.
Maiatza 14th, 2008 at 8:05 pm
Bueno, oraingoan bai esan dezakegula Jazbana orkestrako kide guztiak gaude aurkeztuta “mundu” osoaren aurrean.
Karmele, ni guztiz ados nago zure proposamenarekin, baina egia esan, nik ez dakit nola egin horrelakorik. Ideia bat bakarrik da orain proposatzen dizudana, ea zer deritzozun: Karmele, blogaren erabiltzailea zaren partetik, nire erantzuna borratzerik izango duzu ezta ala? Nik ezin baitut nire erantzuna borratu. Behin zuk erantzuna ezabatu ostean, nik berriz ere zintzilikatuko nuke erantzun beraz deiturarik gabe. Horrela, nire akatsa zuzendu eta izen guztiak deiturarik gabe egongo dira.
Zer deritzozu? Eta musikaroek, zer diote?
Beno orkestra, animo! Garai txarrak datoz, baina horiek ere pasatuko dira eta! Animo!
Maiatza 14th, 2008 at 10:38 pm
Aupa, orkestra!
Egia esan ni ere Karmele eta Idurrerekin bat nator. Gure abizenak kendu egin beharko genituzkeela uste dut.
Zer diozue besteok? Ados al zaudete?
Maiatza 14th, 2008 at 11:21 pm
Gabon!
Idurrek eta Amaia dioten moduan nik ere nahiago dut gure abizenak ez baditugu agerian uzten. Intimatatea murrizteaz gain, edozeinek irakur baititzake gure iritziak.
Bestela orkestra bat garenez, instrumentuak ere jar ditzakegu izen moduan: bibolina, saxoa…eta abar… kuriosoa izango litzake oso, baina pixkat nahaspilatsua agian.
Pozten nai Jazbana hitza eibarko euskeratik etortzia beste batzuen artian!!
Esaten zetsuegun Malenek eta bixok eibarren hizkera eta azento propixua dakagula Egokitásuna esaten dogunian ta bestiok égokitasuna…Mendi artian enzerrauta bizitzian ondorixuak akaso
Maiatza 15th, 2008 at 9:02 am
Ados nagoenez zuekin, Idurreren baimenarekin, zerrendako deiturak borratu ditut. Eskerrik asko zuen iritzia emateagatik.
Maiatza 15th, 2008 at 6:06 pm
Kaixo!
Beste baterako, 3 Leire gaudenez klasean, badaezpada abizenaren lehenengo letra jarri eta kitto.
Ondo izan!
Maiatza 15th, 2008 at 6:29 pm
Kaixo orkestra!
gaur karmele folksonomia eta taxonomia kontzeptuak azaldu ditu. Zuen ustez, zein da erabilgarriena?
Maiatza 15th, 2008 at 6:30 pm
barkatu! k ez dut jarri aurreko mezuan.karmelek da.
Maiatza 20th, 2008 at 4:49 pm
Kaixo lagunok!
Gaur ere hemen nator inprobisatzera. Ostegunean Parlamentuko bidaian ikusiko gara!!! Zoragarria izango da.